- Barajar
ActivarDesactivar
- Alphabetizar
ActivarDesactivar
- Frente Primero
ActivarDesactivar
- Ambos lados
ActivarDesactivar
- Leer
ActivarDesactivar
Leyendo...
Cómo estudiar sus tarjetas
Teclas de Derecha/Izquierda: Navegar entre tarjetas.tecla derechatecla izquierda
Teclas Arriba/Abajo: Colvea la carta entre frente y dorso.tecla abajotecla arriba
Tecla H: Muestra pista (3er lado).tecla h
Tecla N: Lea el texto en voz.tecla n
Boton play
Boton play
48 Cartas en este set
- Frente
- Atrás
Urrea esan eta urria izan
|
Gauza bat eskatu eta bestea ekarri.
|
Urrian bota ongarri, arabera uzta berri.
|
Urrian botatzen duzun ongarri kopuruaren arabera, uzta ekoiztuko duzu.
|
Urriaren azkenean, gaztainak etxean.
|
Urriaren bukaeran gaztainak biltzeko momentua da.
|
Urria, usoaren galgarria.
|
Ehiztariek uso asko ehiztatzen dituzte sasoi horretan
|
Urria erdi-euri, laborariak irri
|
Euria egiten badu urrian, landan lan egiten dutenek gehiago ekoizten dute.
|
Urrileko ilberrin, elurra Aizkorrin
|
Urrileko bigarren astean ilberria bada, mendia begiratzeko eguna da.
|
Azaroa hotz, negua motz. Azaroa bero, negua gero
|
Sasoi bakoitzari egokitzen zaion eguraldia egin behar du, bestela negua laburtu edo luzatu daiteke
|
Azaro, azaro; hazia erein eta itxaro
|
Azaroa aza batzeko eta haziak ereiteko epea delako
|
Azaroko eguna, argitu orduko iluna
|
Eguzkia normalean ateratzen den orduan Azaroan oraindik ilun dagoelako
|
Goraka antzarak, artzainak egun txarrak
|
Hotza egiten hasten denean artzainak zailtasunak izango dute bere abereak ezingo dituztelako mendira atera.
|
Santu Guztietan, elurra mendietan
|
Santu Guztietako egunean (Azaroak 1) elurra egitea oso ohikoa zelako.
|
Gaur hotza, bihar izotza, etzi elurra, banuen beldurra
|
Azaroan hotza egiten badu, elurra heltzear dago.
|
Abendua jai huts eta gau huts.
|
Abenduan jai asko egoten dira eta egunak motzak izan ohi dira.
|
Abenduko eguna, argitu orduko iluna.
|
Abenduko egunak laburrak dira.
|
Santa Luzi gaua moztu eta eguna hazi
|
Santa Luzi eguna gau laburrena duenez, hurrengo eguna luzeagoa izango da
|
Sua! Gabonetan txapan eta San Juanetan plazan
|
Gabonetan sua tximinian dagoelako eta San Juan egunean plazan
|
San Tomas eguna, argitu orduko iluna
|
Santo Tomas egunean gabeko festa iluntasuna argitzen duela
|
Abenduko lainoek, hegoa edo elurra.
|
Abenduko lainoek haize hegoa, elurra edo euria ekartzen dutela
|
Urtarrileko elur, burdinazko elur.
|
Urtarrilean oso elur kantitate handia egiten duenez, burdina dirudi.
|
Urtarrila urik gabe, urtea ogi gabe
|
Euria egin behar du urtarrilean uzta ona izateko
|
Urtarrila hotza, neguaren bihotza
|
Urtarrila denean negua da eta horrek esan nahi du, hotza egiten duela.
|
Elurra mendian, haize hotsa herrian
|
Mendian hotz egiten duenean, herrian haizea egingo du.
|
Negu bigunegiak, uda gogorregia
|
Neguan hotz handirik egiten ez badu, uda berotsu bat izango dugu
|
Urtats, Urteberri, zoroak ere igarri.
|
Nahiz eta egun berezia izan edonork jakin dezake, dagoen eguraldiagatik, ze hila den.
|
Otsailean lainoa noraino, elurra gero haraino
|
Otsailan laino asko eta lainoen atzean mendiak elurturta
|
Otsailtxo munduan, aldiz eguzkitan, aldiz sutondoan
|
Otsailan Iparraldean hotza egiten duela, baina, aldiz, Hegoaldean bero egiten du
|
Otsaileko euri, urteko ongarri
|
Otsaileko euriek eta elurrek uzta oparoa ziurtatzen dute
|
Otsaila, nahiz laburrena, da hilabete txarrena
|
Eguraldiari dagokionez bederen, hala da: elurra, hotza, euria, haizea, denetarik egoten da, eguzkia izan ezik.
|
Otsailean bero, negua gero
|
Otsaila hilabete hotza da, baina beroa eginez gero, udaberri hotza izango da
|
Otsailean tximeleta baino, otsoa ardi artean ikusi nahiago
|
Otsailean eguraldi txarra, hotza egiten du. Tximeletak ikusten badira eguzkia eta beroa bueltan direla esan nahi du, baina hotza da momentu horretan baserrian behar.
|
Eguzki eta euri, martxoko eguraldi.
|
Martxoko udaberria ez dela dena eguzki eta argi. Beraz, udaberrirako prestatu bai, baina neguko aztarnak oraindik baserri inguruetan iraungo dute zenbait egune
|
Martxo luze, martxo gose
|
Negua ahal zen azkarren amaitu, azken jan erreserbak baino lehen ahal bazen, eta udaberriaren zain bizi zirenei loa zerk galerazten zien adierazten du.
|
Martxoaren hasiera, zaharraren piztuera.
|
Martxoaren hasieran Jesusen piztuera dela gogoratzeko esaera
|
Martxo lehorra, maiatza bustia
|
Martxoan lurra lehorra dago eta Apirila heltzen denean ,euria egin eta maiatzeko lurra bustita uzten du
|
Martxoaren erdi inguruan, gaua eta eguna ia berdinduan.
|
Martxoaren erdialdean egunak eta gauak iraupen berdina dute.
|
Martxoa eurite, urtea ogite.
|
Udaberria euritsua bada, lurra emankorra egiten da eta orduan uzta ona izaten da.
|
Apirilean euri aunitz.
|
Normalean Apirila euri gehien egiten duen hilabetea da.
|
Martxoa haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu.
|
Martxoan haize asko egiten badu, apirila euri asko egingo du eta gero maiatzan eguzkia egingo du.
|
Apirileko egunak hiru aro.
|
Apirilean edozein motatako eguraldia izan ahal dugu
|
Apirilean euria goian-behean.
|
Apirilean euri asko egiten du leku guztietan.
|
Apirila hotz? Ez gari ta ez agotz.
|
Apirilean eguraldi hotza egiten badu, uzta txarra izango dira.
|
Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainean.
|
Apirila bukatzerakoan hostoak hasten dira zuhaitzetan.
|
Maiatzean kukuak kuku, diruz banitu bi zaku
|
Maiatzean kukuek kantatzen dutenean, urtean zehar diru falta ez da egongo, diru asko eta zorte ona baizik.
|
Maiatzeko beroa, urteko balioa
|
Maiatzean beroa egiten badu, fruitu asko lortzen direla.
|
Ospelak sendatzeko erremediorik onena, maiatzeko ihintz epela
|
Maiatzean hotza joaten hasten denez ihintza agertzen da uda datorrelako, beraz ospelak desagertuko dira
|
Maiatza infernu, ekain-uztailak zeru
|
Maiatzean eguraldi txarra egiten duela eta ekain-uztailean ez.
|
Maiatza erdiz hotzak hila eta erdiz beroak errea
|
Maiatzean hotz eta bero ikaragarria egin ditzakela.
|
Garia: txikia banintzen, handia banintzen, maiatzean buru nintzen
|
Berdin du txikia edo handia baldin baden gari uzta zeren eta maiatzean dena loratzen da.
|